viernes, 1 de junio de 2018

Errenteriako II. Energia Astea

Ekainaren 2tik 7ra Errenteriako II. Energia Astea antolatu du Udalak. Aste honen helburua gizartea sentsibilizatzea izango da, modu horretan, herritarrek beren kabuz, egunerokotasunean, energia erabilera egokiaren alde jardun ahal izateko eta ingurumen kontzientzia handiagotzeko.
Egitaraua Udalaren web orrian aurki daiteke.

martes, 29 de mayo de 2018

LEZO INSTITUTUKO ZARATA MAPA

Ikasleen laguntzaren zarata neurketa desberdinak egin ditugu gure ikastetxeko momentu eta une desberdinetan. Hauekin, gure institutuko zarata maila neurtu nahi genuen, arazo gune edo momentuak identifikatzeko eta hauei erantzun bat eman ahal izateko.

Neurketa hauen emaitzekon institutuko zarata mapa osatu dugu. Hemen duzue.

viernes, 23 de marzo de 2018

Eskola Agenda 21eko 1. boletina

Kaixo!!!

Hemen dugu Eskola Agenda 21eko aurtengo lehenengo boletina. Bertan, jasangarritasunaren eta zarataren inguruan egin ditugun ekintzen berri ematen da. Hau ikusteko sakatu hemen.



jueves, 1 de febrero de 2018

ZARATARI BURUZKO INKESTEN EMAITZAK

Kaixo lagunok!!!

Aurreko asteetan bi inkesta betetzen ibili zarete:

Alde batetik, ikastetxean egon daitekeen zaratari buruzko inkesta bete duzue. Honekin, Lezo Institutuan egunero gaudenon zarataren pertzeptzioa aztertu nahi genuen, aurrerago, zarata neurketak egitean lortzen ditugun emaitzekin konparatzeko. Hemen ikus ditzakezue inkesta hauen emaitzak:

Emaitza hauekin laister hasiko gara zentroko zarata neurtzeko neurketekin.

Beste alde batetik, ikasleek bere eguneroko bizitzan bere buruari eragindako zarata aztertu nahi genuen ere, eta horretarako beste inkesta bat erantzun dute. Hemen ikus ditzakezue inkesta hauen emaitzak:

https://es.scribd.com/document/370493769/Lezo-BHI-17-18-Etxeko-Zaratari-Buruzko-Inkesten-Emaitzak

Emaitza guzti hauek ere ikastetxeko TXOKO BERDEAN (sarrera eremuan) ere jarrita egongo dira.

Hemendik eskertzen dizuegu inkestetan parte hartzeagatik eta hurrengo pausuak aurrera emateko zuen lankidetza ere eskertuko dugu.

Laster ikusiko dugu elkar berriz!

martes, 31 de octubre de 2017

CO2 errekor berria

Urriaren 30ean Munduko Meteorologia Erakundeak 2016an CO2 mailan errekor berria neurtu dela jakinarazi du, 800.000 urtetan neurtu den mailarik altuena. Gertakari honek kliman izan ditzakeen ondorioak oso larriak izan daitezkeela ohartarazi du, bai maila ekologikoan, bai maila ekonomikoan.

Informazio gehiago hemen.

1. DBHko IKASLEAK ARDITURRIRA BIZIKLETAZ!

Urriaren 26an, Gorputz Hezkuntza, Natur Zientziak eta Agenda 21eko arloak uztartuz, 1. DBHko ikasleekin bizikletaz joan ginen Lezotik Arditurrira. Bertan, Arditurriko interpretazio zentroa eta meategia bisitatu genituen. Honekin lagunarteko kirol zaletasuna, naturarekiko interesa eta mugikortasun iraunkorra bultzatu nahi izan genuen. Ikasleek oso ongi pasa zuten eguna eta esperientzia polita izan zen. Mila esker denei!

Errenteriako II. Energia Astea

Ekainaren 2tik 7ra  Errenteriako II. Energia Astea antolatu du Udalak. Aste honen helburua gizartea sentsibilizatzea izango da, modu horreta...