jueves, 1 de febrero de 2018

ZARATARI BURUZKO INKESTEN EMAITZAK

Kaixo lagunok!!!

Aurreko asteetan bi inkesta betetzen ibili zarete:

Alde batetik, ikastetxean egon daitekeen zaratari buruzko inkesta bete duzue. Honekin, Lezo Institutuan egunero gaudenon zarataren pertzeptzioa aztertu nahi genuen, aurrerago, zarata neurketak egitean lortzen ditugun emaitzekin konparatzeko. Hemen ikus ditzakezue inkesta hauen emaitzak:

Emaitza hauekin laister hasiko gara zentroko zarata neurtzeko neurketekin.

Beste alde batetik, ikasleek bere eguneroko bizitzan bere buruari eragindako zarata aztertu nahi genuen ere, eta horretarako beste inkesta bat erantzun dute. Hemen ikus ditzakezue inkesta hauen emaitzak:

https://es.scribd.com/document/370493769/Lezo-BHI-17-18-Etxeko-Zaratari-Buruzko-Inkesten-Emaitzak

Emaitza guzti hauek ere ikastetxeko TXOKO BERDEAN (sarrera eremuan) ere jarrita egongo dira.

Hemendik eskertzen dizuegu inkestetan parte hartzeagatik eta hurrengo pausuak aurrera emateko zuen lankidetza ere eskertuko dugu.

Laster ikusiko dugu elkar berriz!

Errenteriako II. Energia Astea

Ekainaren 2tik 7ra  Errenteriako II. Energia Astea antolatu du Udalak. Aste honen helburua gizartea sentsibilizatzea izango da, modu horreta...