martes, 31 de octubre de 2017

CO2 errekor berria

Urriaren 30ean Munduko Meteorologia Erakundeak 2016an CO2 mailan errekor berria neurtu dela jakinarazi du, 800.000 urtetan neurtu den mailarik altuena. Gertakari honek kliman izan ditzakeen ondorioak oso larriak izan daitezkeela ohartarazi du, bai maila ekologikoan, bai maila ekonomikoan.

Informazio gehiago hemen.

1. DBHko IKASLEAK ARDITURRIRA BIZIKLETAZ!

Urriaren 26an, Gorputz Hezkuntza, Natur Zientziak eta Agenda 21eko arloak uztartuz, 1. DBHko ikasleekin bizikletaz joan ginen Lezotik Arditurrira. Bertan, Arditurriko interpretazio zentroa eta meategia bisitatu genituen. Honekin lagunarteko kirol zaletasuna, naturarekiko interesa eta mugikortasun iraunkorra bultzatu nahi izan genuen. Ikasleek oso ongi pasa zuten eguna eta esperientzia polita izan zen. Mila esker denei!

martes, 10 de octubre de 2017

MUGIKORTASUN IRAUNKORRA: Udalaren erantzunak

2016-2017 ikasturtean Eskolako Agenda 21eko gaia Mugikortasun Iraunkorra izan genuen. Proiektu honetan Lezoko hiru ikastetxeetako 800 ikasle inguruk hartu zuten parte, baita irakasle, guraso eta langileak. Ikasturtean zehar gure ikasleek hainbat ekintza burutu eta zenbait ondorio lortu zituzten, horien artean Lezoko puntu ilunen mapa eta Lezoko irisgarritasun mapak. Lortutako emaitza guztiekin ekainean, ohikoa den bezala, Udaletxera joan ginen Lezoko Mugikortasun Iraunkorra hobetzeko proposamenak aurkeztera.


Urriaren 3an, hiru ikastetxeetako ikasleak berriz bildu ziren Udaletxeko teknikariekin eta gure proposamenei Udalak emandako erantzunak jaso genituen. Hemen dituzue:
https://es.scribd.com/document/361192048/Udal-Foroa-Urriak-3-2017

Errenteriako II. Energia Astea

Ekainaren 2tik 7ra  Errenteriako II. Energia Astea antolatu du Udalak. Aste honen helburua gizartea sentsibilizatzea izango da, modu horreta...